Kokalekua:
 

Harana Arabako ekialdeko muturrean dago, Nafarroarekiko mugan. Ameskoen bailarara irekirik dago, Larraonako igarobidetik.

Arabako Mendialdearen mugan dago, Kanpezuko lurren eta Arabako Lautadaren artean. Haranak harro luzangaren itxura du; 7 km ditu luzean. Guztira, 32,22 km2 -ko azalera du. SW eta NE norabidean dago, eta 1000 metro baino altuagoak diren bi mendilerroz inguraturik dago. Kubetaren batez besteko kota 800 metrokoa da.
 
 

Iristeko bideak:

 

Arabako Mendialdera iristea erraza eta erosoa da. Erreferentzia nagusia Gasteiz da eta Gasteiztik abiatuta hiru bidetatik irits gaitezke: Gasteizko mendatetik (A-2124), Azazetako mendatetik (A-132) eta Opakuako mendatetik (A-2128).

 

Bilbotik A-68 autobidea hartu behar dugu, eta gero N-622 autobia.

Irungo mugatik eta Donostiatik N-1 errepidea hartu behar dugu, eta Iruñatik N-240 errepidea eta gero N-1 errepidea. Bestela, Opakuako mendatetik ere irits gaitezke, A-2128 bidetik.

Bartzelonatik, Zaragozatik eta Logroñotik A-68 autobidea hartu behar dugu. Gero, Bernedoko mendatetik jo behar dugu (A-2126).

Madrildik edo Burgostik A-1 autobidea hartu behar da.

   
   

 
 
 
Gogoan izan:
Mapa interaktiboak ikus ditzakezu. Egin klik hemen:

Informazio gehiago nahi baduzu, begiratu hemen: www.montanaalavesa.com