PR-A 67, “Puerto Nuevo edo Aizkorripeko bidexka” (Ikus mapa)

 

Deskribapena:
Puerto Nuevo edo Aizkorripe izeneko mendaterantz doan bidea. Bailarako biztanleak hortik igarotzen ziren inguruko mendietara, luberritutako sailetara eta larreetara joateko. Gainera, Iturrieta herrira iristeko bidea zen.

Ibilbidearen ezaugarriak:
2,6 km. 220 metroko desnibela eta 1 h-ko igoera.

 

Uribarri Harana:

Elizako plazatik beherantz joan behar dugu, kale nagusitik. Errepidea zeharkatu eta Andre Mari kaletik jarraitu behar dugu. Metro gutxira izen bereko ermitaren silueta dotorea ikusiko dugu. Tenplu erromanikoa da, abside erdizirkularra eta erdi puntuko arku xakeztatua dituena 1.

Hortik aurrera, bidea hartxintxarrezkoa da, eta Andre Mariaren ordokiak igarotzen ditu (Llanos de Andramaria). Guk aurrerantz jo behar dugu une oro, eta atzean utziko ditugu ezkerrerantz eta eskuinerantz doazen bideak. Bide nagusitik, iparreranzko norabideari jarraitu behar diogu. Pixkanaka, mendiaren oinaldera iritsiko gara, eta Asintxazpi izeneko ureztatzeko putzutik hurbil, txerrien basetxe bat ikusiko dugu. Basetxe horren alboan burdinazko ataka zeharkatu behar dugu 2. Ibiltaria jada 1,5 km-tik gora ibili da eta abiapuntutik 900 metroko garaierara igo da. Hesia zeharkatu eta gero, iturri bat azaltzen da eskuineko bide ertzean.

Toki horretatik aurrera, bidea pagadian sartzen da, eta hor hasten da benetako igoera.

Bidea malkartsuago bilakatzen da eta tinko egiten du gora, mendi tontorren bila. Batzuetan basoetatik igarotzen da, eta beste batzuetan toki irekiagoetatik.


Estrepa zuri (Cistrus albidus) (argazkia)

400 metrora bidea banatu egiten da eta ezkerrekoa hartu behar dugu. Ibiltariak jarraitzen duen bide hori antzina Nafarroako Gastiaindik Lana harana eta Opakuako mendatea lotzeko erabiltzen zuten bide bera da. Puerto Nuevo edo Aizkorripeko mendatea erabiltzen zuten horretarako, eta puerto nuevo (mendate berria) izena trazatua aldatu eta geroztik datorkio. Izan ere, antzinako bideari pare bat bihurgune gehitu zizkioten, mendietaranzko sarbidea hobetzearren. Antzinako bideko harri zola zati askotan ikusten da oraindik ere.

Ezkerrean bihurgune handi bat utzi eta gero, eta berriz ere pagadian sartu aurretik, ezkerretik doan bidexka batetik pagoen artean hurbil dagoen beste iturri fresko batera goaz 3.

Bideko azken herenak aurpegi ederragoa erakusten digu. Baso soiletik doa, eta malda gainditzeko harri puska handiak daude ezkerreko ertzean, bideari sostengua emanez.

Alanbrezko itxitura zeharkatu eta gero, Aizkorripeko mendateranzko igoera amaitu egiten da 4, 1050 metroko garaieran. Hor Iturrietatik datorren eta San Kristobal menditik hurbil dagoen errepikagailura doan errepideak bat egiten du gure ibilbidearekin.

 
 
Informazio gehiago nahi baduzu, begiratu hemen: www.montanaalavesa.com