 |
| |
Ullibarri-Arana | Uribarri Harana |
| |
Kokapena: |
| |
Uribarri Harana bailararen erdialdean dago, Aldaren eta Kontrastaren artean. Toki lauan dago, 830 metroko garaieran, antzinako bide batzuk igarotzen ziren bidegurutzean. |
| |
Madozek 1845eko hiztegi geografikoan eta hiztegian emandako datuen arabera: "Aldarekin Udala eratzen du. 47 etxe ditu, Udala barne hartuta; kartzela, neskentzako eta mutilentzako lehen hezkuntzako eskola (58tik 60ra ikaslerekin). 24 anega gari ditu; parrokia-eliza dago (San Joan Bataiatzailea), 3 benefiziodunek antolatzen dutena. Horietatik 2k anoa osoa hartzen dute eta batek erdia; 2 ermita daude(San Kristobal eta Bengolarreako Andre Maria), eta edateko ura ematen duten hainbat iturri daude.
|
| |
Ikus mapa interaktiboa |
| |
| |
Herriaren jatorria:
|
| |
Baliteke Uribarri Harana erromatarren osteko garaian sortu izana. Izan ere, Uribarrin eta baita Kontrastan nahiz Gastiainen ere hilarri erromatarren arrastoak aurkitu dituzte. |
| |
Uribarriko hiriguneko trazatuak itxura geometrikoa du. Goiz Erdi Aroan asko erabiltzen zituzten bi ibilbideren elkargunean dago. |
|
Ibilbide bat Ebroko lurrak eta Kantauri Itsasoko ertza batzeko erabiltzen zuten erromatarren garai berantean. Bide horri esker, Nafarroa, Araba eta Gipuzkoa batzen ziren. Harana iparretik hegora zeharkatzen zuen, Nafarroako Lana haranean dagoen Gastiaingo postutik, ekialdeko bailararantz hain zuzen ere. Ibilbidea egiteko Puerto Nuevo (Aizkorripeko mendatea), Iturrietako mendiak eta Opakuako mendatea zeharkatzen zituzten. |
| |
Beste ibilbidea luzetarako ardatzetik zihoan, ekialdeko bailaratik mendebaldekorantz. Nafarroako Ameskoabarrengo lurrak Arabako lurrekin batzen zituen, Laminoriako, Kanpezuko eta Maeztuko lurrekin hain zuzen ere. Hiribildutik igarotzen diren ibilbide bi horiek "erregeren lau bideak" osatzen dute. |
|
Kale nagusiko irteeran eta sarreran, hots, Gastiaindik Puerto Nuevo rantz (Aizkorriperantz) doan antzinako bidean, San Kristobalen eta Andre Mariaren ermitak daude. |
| |
Uribarri Harana oso toki estrategikoan zegoenez, ermita ugari izan ditu, bai eta XVI. mendeko ospitale bat ere. Hirigunearen iparrean Lezetako Andre Mariaren ermita egin zuten. Antzina zegoen izen bereko herrixkako parrokia izan zen, hots, gaur egungo hiribilduaren jatorria izan zen herrixkarena. Tenplua erabat hondatu zen 1774. urtean, eta horko harriak berriz ere erabili zituzten Uribarri Haraneko parrokiako elizpea egiteko. |
|
Uribarri Harana herri bilakatu zen, Alfontso X.a Jakitunak Kontrastari hiri--gutuna eman zionetik. Izan ere, Kontrastako herrixka zen Aldarekin batera. Hala ere, Enrike II.ak jaurerritzat eman zion Gaonatarren leinuari. Horren ondoren, Lazkanotarrena izatera pasa zen, baroierritzat. 1654. urtean, Felipe IV.a erregeak eman zion Kontrastatik aske izateko hiribildu titulua. XVIII. mendean, Arteagatarren eskura pasa zen, eta haien esku egotetik Campovillargo markesen eskuetara igaro zen. |
| |
Lazkano familiak jauregia eraiki zuen Uribarrin eta denbora luzea ematen zuen han. Garai hartako zenbait elementu iritsi zaizkigu egunotaraino. |
| |
|
| |
| |
Festen egutegia |
| |
|
| Inauterietako asteartea (otsaila): |
Inauteriak |
| Martxoak 1: |
Aingeruaren Eguna |
| Martxoak 24: |
Martxoko Ama Birjina |
| Pazko eguna |
Maiatzak 9: |
San Gregorio |
| Maiatza: |
Ama Birjinaren hila |
| Maiatzak 9: |
San isidro |
| Ekainak 24:
|
Donibane. Zaindariaren jaiak. |
| Uztailak 10: |
San Kristobal |
| Abuztuak 15: |
Jasokundea |
Iraileko Ama Birjina
|
| Jaunaren jaiotzaren hurrengo eguna, abenduak 26: |
jaunaren jaiotzaren bigarren eguna |
|
Abenduak 31:
|
Urtezahar eguna |
| |
|
|
| |
| |
|
|