Alda
 

Kokapena:

 
Alda bailara erdialdean dago, 815 metroko garaieran. Done Bikendiren eta Uribarriren artean dago, eta Haraneko udala bertan dago. Hala jaso zuen Madozek 1845 eta 1850 urteen bitartean: “Izen bereko Udalaren hiriburua; Arabako probintzian dagoena (6 legoa Gasteiza), Kalagorriko diozesikoa eta Aguraingo zati jud.: Alda hiriburuko eta Uribarri Harneko lautadak hartzen ditu. Bi mendikateren artean dago, toki lauan, eta iparreko haizeak dira nagusi. LURRA laua eta emankorra da, mendiz inguratua. KLIMA hotza eta osasuntsua da. Hala ere, biriketako mina izaten dute zenbaitek. 28 etxe eroso eta udaletxea daude. Udaletxeak kartzela izateko gela bat du, bai eta eskola izateko beste bat ere. Eskolan 9 mutiko eta 5 neskatila daude, eta irakaslea 17 anega gariren jabe da. 12 eta 1/2 irakasle izateagatik, eta 4 eta ½ San Petri apostoluaren parrokia elizako sakristaua izateagatik. Eliza bi onuradunek zerbitzatzen dute eta batek apaiz lanak egiten ditu.”
 
Ikus mapa interaktiboa
 
 

Herriaren jatorria:

 

Alda XIII. mendean azaltzen da dokumentaturik. 1256. urtean, Alfontso X.ak forua eman zion Santa Kurutze Kanpezuri eta foru horretan Aldako San Jurgiren ermita azaltzen da mugatzat. Ermita hori deuseztaturik dago gaur egun. Antzina, hilerrira doan bidearen ertzean zegoen. Alda Berberiegoko artxidiakonotzaren zati bat zen.

Historian zehar hainbat leinu izan dira herrixka honetako eta inguruko lurretako jauntxo. 1376. urtean Enrike Trastamara Gaztelako erregearen mende egon zen. Nolanahi ere, gero Gaonatarrena izatera pasa zen 1545. urtea arte. Urte horretan, Gaonatarren ondorengoen eskuetara igaro zen, Lazkanotarrena hain zuzen ere. Azkenik, Capovillargo markesena izan zen Aldaren jabetza. Alda Kontrastaren jurisdikziopean egon zen, 1659. urtean Felipe IV.ak erregeren zedularen bitartez Kontrastatik banatzeko baimena eman zion arte.

 
 

Errituak eta tradizioak:

 

Festen egutegia

   
Urtarrilak 1:
Urteberri eguna
Urtarrilak 6:
Erregeak
Ekainak 29:

San Petri

Abenduak 25:
Eguberri eguna, egunsenti abestiak.
 
Urtarrilak 20:
San Sebastian
Otsailak 5::
Santa Agata
Maiatzak 3:
Maiatzeko gurutzea
Maiatzak 15 (San Isidro):
San Gregorio
Ekainak 19:
San Gervás
Ekainak 29 eta hurrengo asteburua:
San Petriren omenezko jaiak. Egunsentikoak.
Jasokundearen aurreko larunbata (abenduak 8):
Jaia.

   
 
 
Informazio gehiago nahi baduzu, begiratu hemen: www.montanaalavesa.com